
6 puntu jokatzear daude oraindik ere, baina, badirudi Realak jaitsiera ia ia ziurtaturik duela igandean Osasunaren aurka 2-0 galdu ostean. Jende asko pasa den astean zehar aritu zen partida honi erreferentzia egiten, eta horien ustez, Osasunakoek Realari irabazten utziko zioten. Ez zen hala gertatu, ordea. Realak oso itxura kaxkarra erakutsi zuen Reyno de Navarra futbol zelaian, eta bazirudien Osasuna zela, Realaren ordez, puntuen beharra zuen taldea. Osasunak kritikak jasoko dituela argi dago, baina profesionaltasuna erakutsi zutela baita ere.Gauzak horrela, iruindarrek salbazioa ziurtatu dute, eta Realak mirari bat beharko luke salbatzeko.
Athletic-ek, bestalde, berebiziko garaipena lortu zuen San Mamesen Mallorcaren aurka. 1-0 izan zen azken emaitza, Urzaizek sartutako penalti bati esker, eta, esan daiteke, Reala atzean utzi dutela lehoiek behin betiko. 4 puntu daude bilbotarren eta donostiarren artean, eta 6 puntu gelditzen dira jokatzeke, beraz, sinestezina den zeozer gertatu ezean, Athletic salbatu egin dela badirudi.


